XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta nik nere baitan: Emengo geienak euskaldunak izango dituk ba, arrano pola.

Ta nun zimeldu ta igartu zaigu gure euskerea?.

Ea emen bertan, auen ezpañetan piztu ta berriz lore biurtzen detan!.

Ortarako ze-asma jarri nintzan.

Ta buruak, nere leku obea itxasmiñez (mareaturik) zetorren emazteki dotore bati eskeintzea, eman zidan.

Gaizki zatoz, ekin nion.

Nai al dezu leio-ondoan nere exeri-lekua?.

Euskeraz erantzun eta pozik artu zidan.

Bere lagunakin ezker eskui berbetan ekin neutson, bizkaitarrak edo bizkai-euskaldunak baitziran.

Tren au inyekzio-tresna ezten-txorrotx oietako bat ba'litz!....

Ezezkoa eman baño azkenik, ark ere, artu zidan.

Caballero itxurakoa zan, baña zalduna izan.

Bai ba, alako bizkar zabal, pelota lekua añakoakin; alako sudur kako irtenakin; alako erdera ziki-zaka mordollotuarekin.

Ondoren, ni zutik ikusita, truke-naia azaldu zidan gizon batek, beraz ni exerita, bera tente.

Bilbo gertuan gendualazko aitzakiz, ez nion aintzat artu.

Orrelatsu, salako jenderik geiena euskeraz jarri nuan.

Dagoneko, beste amets alper bat pizturik nuan nere kaskarreko tuturrean.

Ara: Tren au inyekzio-tresna ezten-txorrotx oietako bat ba'litz!... Zertarako baña?.

Dijoan bezela, bere erru bizian, Bilbo'n barna sartzeko, ez axalean gero, barru-barruko erraietaraño baizik; guk saloian daramagun euskerea antxen ustutzeko.

Trena ordea e'tzan barrura sartu.

Atxuri'n gelditu zan.

Auxen da, gutxi gora bera, euskereakiko aurtengo nere jokaera.

Eskaxa noski.

Mea culpa aitortzea dagokit beraz, eta asmo sendoagorik ondoko urterako artzea.

Danon artean euskera yalgi dezagun plazara.